SARRERA

 

Sagarrez egindako alkoholdun edaria da. Alkohol graduazio txikia du (3º eta 8º bitartekoa) eta sagar zukua hartzituz lortzen da. Mundu osoan ekoiztu eta kontsumitzen den edaria da, baina Europan daude gehien ekoiztu eta kontsumitzen duten herrialdeak; Europatik kanpo, Argentina eta Hegoafrika dira sagardo ekoizle handiak. Euskal Herrian edari klasiko eta herrikoia da, eta sagardotegien tradizio zabala dago.

Pentsatzen da sagardoa, historian, sagar edo Malus domestica espeziearen hazkuntza bezain zaharra dela. Erdi Aroan sagardoa lansari moduan erabiltzen zen.

XX.mendean sagardoak berpizte nabarmena izan du Euskal Herrian eta Europan, edari herrikoi moduan bereziki.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude